Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean ere udako ordutegi berriarekin hasiko dira ekainaren 30ean, irailaren 1 arte, bi egun horiek barne.
Datorren astelehenetik, ekainaren 30etik, aurrera Guggenheim Bilbao Museoa uztaileko eta abuztuko astelehen guztietan eta iraileko lehenengo astelehenean zabalik egongo da, 10:00etatik 20:00etara. Udaldian Bilbora bisitari asko etortzen dira eta haiei arreta egiteko asmoz egiten da aldaketa hau. Arrazoi beragatik, Bistró Guggenheim Bilbao jatetxeak ere udaldian ordutegia luzatuko du.
Guggenheim Bilbao Museora udan gerturatzen direnek honako arte programazio erakargarriaz gozatu ahal izango dute: Yoko Ono. Half-a-Wind Show. Atzera begirakoa erakusketa arrakastatsua; zabaldu berria den Georges Braque, XX. mendeko artista gailenetako bat izan zenaren ibilbidea aztertzen duena; eta Museoak urtero aurkezten duen Artea ikasbide, ikasturtean zehar EAEko ikasle talde batzuek landutako obra sorta erakusten duena. Bestetik, lehenengo solairuan Ragnar Kjartansson-en Bisitariak (The Visitors) bideoinstalazioa, Film & Video gunean, eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV aurkezpena ere ikusi ahal izango dituzte bisitariek.
Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean eta Bar Guggenheim Bilbao tabernan udako ordutegiarekin hasiko dira eta astelehen guztietan zabalik egongo dira. Alde batetik Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean abangoardiako ikuspegitik interpretatzen dituzte usadiozko Bilboko jakiak, eta nortasun handiko gune informal baina berezian dasta daiteke karta neurrizko prezioan, bazkaltzeko nahiz afaltzeko. Terraza ikusgarria, gainera, goizaldeko ordu 1era arte zabalik dago. Bestetik, Bar Guggenheim Bilbao taberna ere zabalik egongo da, 09:30etatik 20:30etara. Honetan inguruko produktu onenak eta abangoardiako sukaldaritzak bat egiten dute. Gune berri hau bai hiria bisitatzen daudenei bai bilbotarrei zuzentzen zaie.
Argibide gehiago:
www.guggenheim-bilbao.eus o tel. 944 359 080
www.bistroguggenheimbilbao.com o tel: 944 239 333
Bilbon, 2013ko ekainaren 27an