Prentsa oharra

Udan astelehenetan zabalik egongo da Guggenheim Bilbao Museoa

Udan astelehenetan zabalik egongo da Guggenheim Bilbao Museoa

Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean ere udako ordutegi berriarekin hasiko dira uztailaren 1ean, irailaren 1 arte

Datorren astelehenetik, uztailaren 1etik, aurrera (hura barne) Guggenheim Bilbao Museoa udako astelehen guztietan zabalik egongo da, 10:00etatik 20:00etara. Udaldian Bilbora bisitari asko etortzen dira eta haiei arreta egiteko asmoz egiten da aldaketa hau. Arrazoi beragatik, Bistró Guggenheim Bilbao jatetxeak ere udaldian ordutegia luzatuko du.

Guggenheim Bilbao Museora udan gerturatzen direnek honako arte programazio erakargarriaz gozatu ahal izango dute: L’Art en guerre. France 1938-1947: Picassotik Dubuffetera erakusketa arrakastatsua, zabaldu berria den Barroko neurrigabea. Cattelanetik Zurbaránera: Bizitza ezegonkorraren adierazpideak eta Museoak urtero aurkezten duen Artea Ikasbide urtean zehar ikasle talde batzuek landutako obra sorta; azkenik Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III Bilduma Iraunkorraren aurkezpena ere ikusi ahal izango dute.

Eguna ezin hobeto amaitzeko Bistró Guggenheim Bilbao jatetxeak goi-mailako gastronomiaren prêt-à-porter gozoa eskaintzen du, gaueko ordutegian ere bai: abangoardiako sukaldaritza tokiko barazki, haragi eta arrainak erabiltzen dituena. Bilboko biztanleentzat egindako sukaldaritza, hau hiri kosmopolita baita, baina aldi berean sustraiak sakon erroturik dauzka. Bisitaldiaz are gehiago gozatu nahi duenak, bertako terraza esklusibo eta atseginean esertzeko aukera du, asteko egun guztietan zabalik egongo baita.

Argibide gehiago:

www.guggenheim-bilbao.eus o tel. 944 359 080

www.bistroguggenheimbilbao.com o tel: 944 239 333

 

 

Bilbon, 2013ko ekainaren 27an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.