Prentsa oharra

Titanioa garbitzeko lanak

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA:
TITANIOA GARBITZEKO LANEI EKIN ZAIE

Guggenheim Bilbao Museoak, Frank O.Gehry arkitektoak diseinatutako eraikinaren bolumen bitxiak estaltzen dituzten titaniozko plaken garbiketari ekin dio.

Museoak garbiketarako prozedura azkar, seguru eta ingurunean inolako arriskurik eragiten ez duena lortu du, eta prozedura horri esker, eraikinaren estaldura metalikoa garbitzen da modu funtzional batean. Gainera, Museoa ireki eta hiru urte igaro ondoren, jada eraikineko hainbat zonetan inguruko zikinkeriaren eragina ikus zitekeen.

Eraikinaren geometria bikainak berez dituen zailtasunez gain, eta aldamioak jartzea saihesteko edo teknika berrien bitartez titaniozko xaflak kendu beharrean, Museoak “in situ” garbiketa‑sistema bat beharrezkoa zuen, baina oraindik ere merkatuan ez zegoen horrelako garbiketa‑sistemarik.

Xede horrekin Inasmet Fundazioarekin harremanetan jarri zen; Inasmet Euskal Herriko teknologia‑zentro bat da eta material ezberdinetan eta hauen industrial aplikazioetan espezializatua. Guggenheim Bilbao Museoak Inasmet Fundazioari eskatu zion, etorkizunean aldiro‑aldiro eraikina garbitzeko sistema bat lantzea, eraikinaren arkitektura‑diseinu bitxiaren berariazko zailtasunak gaindituko dituena.

Inastmet Fundazioak prozesu bat garatu du. Prozesu hori ezartzeko sekuentzia lau fase desberdinetan antolatuta dago:

-            Errebelatzea, alegia, eragile aktiboa duen produktu garbitzailea aplikatzea.

-            Finkatzea, eragile aktiboa desaktibatzen duena.

-            Xurgaketa, aplikatu den produktua berreskuratzeko.

-            Amaierako urberritzea, presiozko urarekin egiten dena.

Aurreikusita zegoen bezalaxe, udaberrian Inasmeteko laborategietan garatu den produktu honen prototipoarekin esparruko hainbat proba egin da eraikineko zona zikin desberdinetan, eta emaitza benetan bikainak lortu dira: fatxadatik zikinen zeuden hainbat zona jatorrizko baldintza berberetan uztea lortu da.

Abendura arte Inasmet Fundazioak lortutako produktuaren eta produktua aplikatzeko prozesuaren optimizazioarekin jarraituko du, bai eta berreskuratutako azaleren bilakaeraren jarraipena egin, hainbat zehazpen definitu eta esparruko lanen kontrola eta gainbegiraketa burutu ere.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.