GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK SARI BERRI BAT JASO DU
Bilbora eta Euskal Autonomi Erkidegora batzarrak eta kongresuak erakartzeko daukan gaitasunagaitik, Espainiar Estatuko Kongresu Profesionalen Antolatzaileen Federakuntzak, Guggenheim Bilbao Museoari Epaileen Sari Berezia eman berri dio.
Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Orokorrak, Matilde Eléxpuru anderearen, Tisa-Kongresuen zuzendariaren esku jasoko du aipatutako sari hau. Sari banaketa Iruñan izango da, hain zuzen ere, OPC empresek egingo duten XVª bilera nazionalaren itxiera bazkarian, bihar, ostirala, otsailaren 22an.