Prentsa oharra

Seguros Bilbao-k babesletza berritu du Guggenheim Bilbao Museoarekin

Catalana Occidente taldeko erakundeak Museoaren babesle izateko akordioa berretsi du beste bost urtetarako

Guggenheim Bilbao Museoaren 25. urteurrenean, Seguros Bilbaok (Catalana Occidente taldekoa) berretsi egin du Museoarekin sinatutako babes akordioa, beste bost urtetarako.

Bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen berria sinatzerakoan han izan dira Javier Maiztegui eta José Manuel Ereño, Seguros Bilbaoko zuzendari nagusia eta zuzendari nagusiaren ondoko komertziala hurrenez hurren, eta Ignacio Gallardo-Bravo, aseguru taldearen parte den Jesús Serra Fundazioaren zuzendari nagusia. Guggenheim Bilbao Museoaren izenean, Juan Ignacio Vidarte zuzendari nagusia egon zen ekitaldian.

Duela 25 urte Seguros Bilbaok Guggenheim Bilbao Museoak egin zuen apustu ameslarian, sekore publikoari laguntza eskeini zion, gizartearekin konprometitutako enpresen taldeko kide korporatiboa bilakatuz, eta harrezkero, Museoaren Patrono gisa bezala parte hartu izan du. Honela, museoa eta kultura sendotu eta handitu ditu, hainbat proiektutan parte hartuz.

Ibilbide horretan zehar, aseguru-etxeak hainbat jarduera eta erakusketatan parte hartu du, eta horien artean aipagarria da Joana Vasconcelos: zure ispilua naiz erakusketa arrakastatsuaren babesa 2018.urtean, edo Lee Krasnerri buruzko erakusketari eskainitakoa 2020an. Halaber, gaur egun, Seguros Bilbaok Puppy-ren mantentze lanak eta lora-aldaketa babesten ditu.

Javier Maiztegi, Seguros Bilbaoko Zuzendari Nagusiaren hitzetan, patronatuko kide gisa hartutako konpromisoak honako hau baieztatzen du: "kultura, kirolarekin batera, Seguros Bilbaoren babesletza-estrategiaren funtsezko zutabea da. Alde horretatik, guretzat harro egoteko modukoa da Guggenheim Bilbao Museoa babesle bezala mende laurdena bete izana, nazioarteko erreferente bihurtu baita".

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.