Prentsa oharra

Patronatuen bilera

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAREN FUNDAZIOAREN ETA NEW YORK-EKO SOLOMON R. GUGGENHEIM FUNDAZIOAREN PATRONATUEN BILERA

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren patronatuak eta New York-eko Solomon R. Guggenheim Fundazioaren patronatuak gaur goizean batzartu dira Guggenheim Bilbao Museoan. Fundazio bietako patronatuek bilera hau ospatzeako arrazoia, aparteko gertakizuna den Denboraren materia instalazioaren inaugurazioa da. Denboraren Materia Guggenheim Bilbao Museoak orain bi urte bere Richard Serrari Bilduma Propiorako eskatutako instalazioa da, eta Arcelor-ek babesten du.

Serraren eskultura sorta Museoaren Arcelor Aretoan berariaz kokatzeko sortu da, eta Guggenheim Bilbao Museoa ezinbesteko helburu bihurtuko du artista garrantzitsu honen aparteko obra berritzailea sakonean ezagutzeko.

1996ko ekainean Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioa eratu zenetik, gaurkoa izan da bere Patronatuak New York-eko Solomon R. Guggenheim Fundazioaren Patronatuarekin izan duen lehenengo baterako bilera. Gaurko topaketa mesedegarria da erakunde bietako organo nagusietako ordezkarien harremanerako. Erakunde bietako alderdi espezifikoen ezagutza ahalbidetuko du, eta baita Fundazio bien artean sortutako lotura emankorra indartu ere.

Ohiz kanpoko baterako bilera ospatu baino lehen, arratsaldeko 13.00etan Museoko 105 aretoan izan dena, Patronatu bakoitzak, aldi berean eta bakoitzak bere aldetik, ohiko bilera ospatu du Erakunde bakoitzeko ordezkarien organo nagusiekin.

Urtero ekainean ohikoa den bezala, Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuak 2005. urteko lehenengo bilera ospatu du. Bertan, Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Diputatu Nagusia, izan da buru, eta parte-hartzaileak, besteak beste, Miren Azkarate, Kultur Sailburua, Gurutz Jauregui, gobernu-saileko sailburuordea, Belen Greaves, Bizkaiko kulturako diputatua, baita Juan Ignacio Vidarte Museoaren Zuzendari Orokorra eta bere Arantza Odiaga Idazkari Orokorra ere, 34 enpresen eta Erakundearen Babesleen ordezkariekin batera.

Balantzearen onarpenaren eta aurreko ekitaldiaren emaitzen ondoren egin da Arcelor-en izendapena Fundazioaren Babesle berri bezala. Ohikoa den bezala, Patronatuak oraingo ekitaldiaren lehenengo sei hilabeteetan lortutako emaitzak aztertu ditu, baita urte honetako bigarren seihilabeteko aurreikuspenak ere. Horrez gain, Patronatuetako kideei Museoak hedabideetan izan duen inpaktu ekonomikoaren txostena aurkeztu zaie, eta Babesle bakoitzari 2003-2004 Memoriaren edizioa eta 2005-2008 aldia barne hartzen duen plan estrategiko berriaren edizioa eman zaie.

Ohiko bilera hasi baino lehen, New York-eko Solomon R. Guggenheim Fundazioaren Patronatuko kideek, William Mack buru delarik, Guggenheim Bilbao Museoak bere zortzi urteetan zehar, 1997. urtean inauguratu zenetik, egindako jardueren alderdirik garrantsitsuenak sakonki ezagutzeko aukera izan dute: Erakundearen planteamendu estrategikoa, antolamoldea, jarduerak eta proiektuak. Hori guztia, Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Orokorrak, eta Jon Azuak, New York-eko Patronatuaren kidea Euskal Erakundeen ordezkaritzan, egindako aurkezpenean.

Alderdi bietako Patronatuen baterako bileraren ondoren, bazkaldu egin zuten.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.