Prentsa oharra

Nerua jatetxeak 3 Eguzki lortu ditu

Nerua jatetxeak 2012ko Repsol Gidan 3 Eguzki lortu ditu

Josean Alija sukaldari bilbotarrak zuzentzen duen Nerua jatetxeak 3 Eguzki jaso ditu, Repsol Gidak ematen dituen gastronomia-sarien kalifikazio gorena.

Nerua Guggenheim Bilbao Museoko gastronomia gune berria da, eta goi-sukaldaritzari eskaini zaio. Jatetxea eta Josean Alija kalifikazio hori lortu duten beste batzuei gehitu zaizkio: Arzak, Mugaritz eta El Celler de Can Roca, besteak beste. Bizkaian, Atxondoko Etxebarri jatetxeak eta Neruak baino ez daukate kalifikazio hori.

Josean Alija 17 urte baino ez zituela hasi zuen ibilbide profesionala. 1998an Guggenheim Bilbao Museoko Jatetxearen arduradun bihurtu zen, eta 2000. urtean Sukaldari Gazte Onenari Saria eman
zioten; ordutik askotariko sariak jaso ditu, aromaz, testuraz eta zaporez betetako estilo iraultzailea baina purista dela eta.

Repsol Gidaren Eguzkiak gastronomia-sari garrantzitsuenak dira Espainian. Azterketa sakon baten ondoren, jatetxe onenei ematen dizkiete, Real Academia de Gastronomía eta Cofradía de la Buena Mesa erakundeen oniritziarekin. Urtero agerian jartzen dute zein diren jatetxe onenak, eta, horrenbestez, sukaldaritza eta zerbitzu paregabea ziurtatzen dute.

Bilbon, 2011ko azaroaren 21ean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.