Prentsa oharra

Museoko langileek onartu dute 2010ean euren soldatak bere horretan uztea

Batzorde Betearazlearen proposamenari jarraiki, Gugenheim Bilbao Museoko langileek onartu dute 2010ean euren soldata bere horretan uztea

Guggenheim Bilbao Museoko langileek 2010ean euren soldatak izoztea erabaki dute; izan ere, hala eskatu zuen erakunde horretako Batzorde Betearazleak joan den urriaren 5ean izan zuen bileran.

Egungo krisialdi ekonomikoa eta buruan, ekimen hori Batzorde Betearazlearen Presidente eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi José Luis Bilbaok proposatu zuen eta Batzordearen kideek babestu zuten; Museoko langileei helarazi zitzaien eta urriaren 16an bozkatu zuten: onartu egin zen ekimena, lan-hitzarmenaren arabera soldata KPIa gehi %1 igo beharko luketen arren.

Bilbo, 2009ko urriaren 23an

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.