Prentsa oharra

Museoak laguntza jaso du bisitariak orientatzeko gela bat sortzeko

Guggenheim Bilbao Museoak 560.000 euro jaso du Avanza planetik Museoaren bisitariak orientatzeko gelarako

Guggenheim Bilbao Museoak Avanza planaren bidez laguntza jaso du Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriotik bisitariak orientatzeko gela bat sortzeko. Laguntza ekonomika garrantzitsu hori 560.000 eurokoa da. Hortik %50 (280.000 euro) diru-laguntza da eta beste %50a 280.000 euroko mailegua da, 15 urteko amortizazio-epekoa eta %0 interesa daukana.

Bisitariak orientatzeko gela —Guggenheim Bilbao Museoaren Plan estrategikoaren ekimena da— bisitariak eta erakundea elkartzeko eta kontaktua hartzeko gunea izango da. Bere Zereginaren alderdi nagusia indartzeko sortu da, hau da, bere bokazio hezigarriari eta hainbat bisitari aintzakotzat hartzeko helburu estrategikoari laguntzeko. Asmo horrekin, bisitariei zenbait gairi buruzko informazio zehatza eskainiko diete: Guggenheim Bildumak, aldi baterako erakusketak, eraikinaren arkitektura eta Museoak garatzen dituen ekintzak. Horrez gain, bisitarien esperientzia hobetzen saiatuko da hainbat gaietan, hain zuzen ere, espazioan orientatzean, bisitaren kudeaketan, eta bisitariek duten denboraren probetxu handienean.

Halaber, proiektu horrek ondorengo ekintza sustatu asmoa du: euskarri multimedien eta eduki digitalen erabilera, bisitarien eta erakusten denaren arteko elkarrekintza eta hartu-eman handiagoak izan daitezen.

Ekimena horrek Museoaren identitatea nabarmentzeari egingo dio, bisitarien esperientzia hobetuko du eta bisita errepikatzea sustatzeko difusio-tresna izango da.

Bilbo, 2009ko irailaren 8a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.