Prentsa oharra

Museoak EFR ziurtagiria jaso du

Guggenheim Bilbao Museoak Familiarekiko arduratsu den enpresa ziurtagiria jaso du

Guggenheim Bilbao Museoak Másfamilia Fundazioak ematen duen bateragarritasunaren inguruko kalitate zigilua, hots, efr ziurtagiria, jaso du.

Garbiñe Urrutikoetxeak, Guggenheim Bilbao Museoko Giza Baliabideen Zuzendariak, jaso du saria 12:00etan Madrilgo Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioko areto nagusian izan den ekitaldi ofizial batean.

Guggenheim Bilbao Museoa Euskal Herriko kultura erakundeen artean lehena eta estatuko bigarrena izan da ziurtagiri hau lortzen. Efr ziurtagiriak enpresek euren langileen artean familia eta lan giroa bateragarri egiteko modeloa indarrean dutela bermatzen du, horixe izan baita azken urteotan enpresa munduan gehien eskatu den gizarte-neurrietako bat.

Bateragarritasuna funtsezko helburua izan da pertsonen kudeaketan Guggenheim Bilbao Museoarentzat. Hala, 1997an ateak ireki zituenetik, Museoak Ehun pertsona, ehun salbuespen arau propioa jarraitu du eta langileak sentiberatzen jardun da bateragarritasun-kultura sustatzeko. Ziurtagiri honek hobetzen jarraitzeko balio du, erakundeak produktibitate-adierazle hobeak lortzeko xedez, era berean langileen garapen pertsonal nahiz profesionala areago sustatuz.

Bilbon, 2009ko uztailaren 22an

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia www.guggenheim-bilbao.eus webgunean dago eskuragarri.

Eman ezazu izena posta elektroniko bidezko alerta-zerbitzuan.

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.