Prentsa oharra

Liburuaren nazioarteko eguna

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Gaur apirilaren 23a den aldetik, Guggenheim Bilbao Museoak ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu nahi izan du.

Hori dela-eta, Museoak aldizkari bat eta orri‑markatzaile bat oparituko die sarrera bat eskuratzen duten bisitari guztiei, azken hau egun honen oroigarri gisa bereziki diseinatutakoa.

Gaur % 10eko deskontua eskaintzen da gure liburu dendako edozein liburu erosterakoan, eta horrez gain, Atrioan stand bat jarri da Museoko hainbat argitalpen kontsultatu ahal izateko.

Guggenheim Bilbao Museoak liburutegi espezializatua dauka. Nahi duen guztiak doan sar daiteke eta gaur ere ohiko ordutegian zabalik egongo da.

Bilbao, 2003ko apirilaren 23a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.