Prentsa oharra

”la Caixa” Fundazioak lankidetza berritu du Guggenheim Bilbao Museoarekin kultura sustatu eta hedatzeko

- Elisa Durán La Caixa Fundazioaren zuzendari nagusiaren ondokoak eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena berritu dute.

- 1999tik, Museoaren hastapenetatik, bi erakundeen artean dagoen harremana sendotzeko aukera emango du akordioak.

Elisa Durán Caixa Fundazioaren zuzendari nagusiaren ondokoak eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenaren berritzea sinatu dute astearte honetan.

Ezagutza sustatzeko eta hedatzeko Espainiako erakunde kultural nagusiekin duen lankidetza-politikaren esparruan, “la Caixa” Fundazioak Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioarekin lankidetzan dihardu 1999tik, Kide Korporatiboen Programan Babesle gisa sartu zenetik.

Akordio berri honekin bi erakundeek lehendik zuten lankidetza estutu dute. Gainera, aliantza digital bat jasotzen da bertan, “la Caixa” Fundazioak etorkizunean martxan jarriko duen CaixaForum+ plataforma digitalean Museoaren edukiak sartzea ahalbidetuko duena. Bestetik, erakundeak Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuko kide izaten jarraituko duela ezartzen da.

Ekitaldian ondokoak ere izan dira: Ignasi Miró, “la Caixa” Fundazioaren Zientzia eta Kultura Saileko zuzendari korporatiboa; Juan José Muguruza, Guggenheim Bilbao Museoaren Patronatuko kide, “la Caixa” Fundazioaren ordezkari gisa; Juan Pedro Badiola, CaixaBankeko Iparraldeko lurralde-zuzendaria, eta Sonia Sáenz, “la Caixa” Fundazioaren Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-arduraduna.

“la Caixa” Banku Fundazioa, munduko museo nagusiekin 

Akordio hau “la Caixa” Fundazioak finkatutako jarduera-ildoaren barruan kokatzen da, munduko museo nagusiekin aliantza estrategikoak sustatzeko, haien ekintza kulturala areagotzeko eta nazioarteko lehen mailako erakundeen arteko sinergiak areagotzeko. Besteak beste, British Museum, Centre Pompidou eta Prado Museoa erakundeekin lankidetzan dihardu, erakusketak elkarrekin antolatzeko.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.