”la Caixa” Guggenheim Bilbao Museoaren Babeslea da 1999tik
Juan Pedro Badiolak, CaixaBankek EAE eta Kantabrian duen lurralde-zuzendariak, eta Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusiak, bi erakundeen arteko kolaborazio-hitzarmena berritu dute. Akordioak indartu egingo du harremana beste bi urteko epean.
“la Caixa” Banku Fundazioaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko kolaborazio emankorra 20 urte betetzear dela, hitzarmen honek azpimarratu egiten du enpresa-munduaren eta erakunde pribatuen arteko lankidetzaren garrantzia, Bizkaiko kultur proiektu arrakastatsuak garatzeko garaian.
“la Caixa” Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioarekin lankidetzan aritu da 1999tik, orduan sartu baitzen Kide Korporatiboen programan, Babesle gisa.
“la Caixa” Banku Fundazioa, munduko museo handiekin
“la Caixa” eta Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren arteko kolaborazioa bi erakundeek elkar lanean aritzeko duten borondatetik sortu da, ezagutza sustatzeko helburuarekin. “la Caixa” Banku Fundazioak munduko museo-zentro handiekin aliantza estrategikoak bultzatzeko finkatu duen jarduera-lerroaren baitan gauzatu da hitzarmen hau; izan ere, erakundeak helburu du haren kultur ekintza areagotu eta nazioarteko lehen mailako instituzio desberdinen arteko sinergia bultzatzea. Besteren artean, honako erakunde hauekin lankidetzan da jada, erakusketak batera antolatzen: Musée du Louvre, British Museum eta Museo del Prado.
Informazio gehiago:
“la Caixa” Banku Fundazioa: jjortiz@caixabank.com