Prentsa oharra

Juan Mari Aburtok Bilbo eta pintura bisitatu du Guggenheim Bilbao Museoan

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea, Guggenheim Bilbao Museoan izan da zabaldu berri den Bilbo eta pintura erakusketa ikusten. Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia izan du lagun.

Alkateak azpimarratu du erakusketa ederra dela, "Bilbok XIX. eta XX. mendeen artean izandako eraldaketa ikusteko eta ulertzeko benetan argigarria eta iradokitzailea. Erakusketak agerian uzten du hiriak baduela historia bat, urrutikoa nahiz gertukoa, eta Bilboren eraldaketak gaur egun jarraitzen duela, eta aldi berean, etorkizunera ere luzatuko dela". Bisitaldia amaitzerakoan esan du "Bilbotarrentzat ezinbestekoa" dela.

Erakusketak Iberdrolaren babesa du eta abuztuaren 29 arte egongo da ikusgai.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.