Prentsa oharra

Juan Ignacio Vidartek munduko buruen eta globalizazioan adituen goi-bilera batean esku hartuko dute

Juan Ignacio Vidartek eta omen handiko beste hainbat pertsonek, guztira 120, munduko buruen eta globalizazioan adituen goi-bilera batean esku hartuko dute

Global Creative Leadership Summit bilera laugarren urtez izango New Yorken, arazo globalei irtenbide asmotsuak aurkitzeko

Elkarren segidako bigarren urtez, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusi Juan Ignacio Vidarte Global Creative Leadership Summiten esku hartuko duten munduko 120 buruen artean izango da. Gailur hori urtero izaten da New Yorken eta bertan batzen dira gobernu-buruak, Nobel saridunak, nazioarteko hedabideetako pertsonaia nabariak eta hezkuntza, teknologia, ingurumen eta enpresa giroko beste hainbat aditu, globalizazioaren egungo erronkei aurre egiteko.

Global Creative Leadership Summit orain lau urte antolatu zuen lehenbiziz Louise Blouin Foundation-ek Nazio Batuen Erakundearekin lankidetzan. Aurten irailaren 23tik 25era izango da. Helburu du arazo globalei irtenbide burutsuak emateko eztabaida gunea izatea; jorratuko diren arazoen artean krisi ekonomikoa, ingurumena, segurtasuna munduan, txirotasuna, hezkuntza, osasuna eta kanpo-politika daude.

Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusi eta 2008az geroztik Solomon R. Guggenheim Foundation-en Estrategia Globalerako Zuzendari Orokor denaz gain, nazioarteko goi-bilera horretan izango dira: kultura giroko Salman Rushdie, idazlea, Jeff Koons eta Alex Katz, artistak eta Axel Ruger, Amsterdamgo Van Gogh Museum-en zuzendaria; politikari eta buruen artean Poloniako eta Pakistango presidenteak eta Herbehereetako, Albaniako eta Finlandiako lehen ministroak; NBEren ordezkari diplomatiko eta gobernuz kanpoko ordezkariak; mundu osoan nabarmenak diren erakundeen ikertzaileak eta zientzialariak, eta zenbait hedabideen buruak, besteak beste, honako hauenak: Financial Times, The Economist, Grupo Prisa, The Observer, Los Angeles Times, CNN eta Newsweek.

Irailaren 25ean, goizez, Juan Ignacio Vidartek esku hartuko du Culture Beyond Borders (Kultura mugetatik haratago) mahai inguruan. Bertan bere esperientziak eta ikuspuntuak partekatuko ditu hainbatekin, hala nola: Elizabeth Ann MacGregor, Sydneyko Museum of Contemporary Art-en zuzendaria, Peter Sellars, Los Angelesko Kalifornia Unibertsitateko irakaslea, Vishakka Desai, Asia Society-ren presidentea eta kontseilari delegatua, Jorge Pardo, artista eta Bruce Mau, artista grafikoa.

Goi-bilera honetan, beraz, diziplina asko barne hartuko dira eta Louise Blouin Foundationen arabera, bertan elkartuko dira “munduko buru argitsuenak arazo globalei irtenbidea emateko, jarduteko modu hobeen eta elkartze eta lankidetza berrien bidez”.

Bilbon, 2009ko irailaren 24an

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia eskuragarri dago www.guggenheim-bilbao.eus (prentsa-eremua) webgunean.

Eman ezazu izena posta elektroniko bidezko alerta sisteman.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.