Guggenheim Bilbao Museoak ordutegia luzatuko du
Guggenheim Bilbao Museoak bere ordutegia luzatuko du. Maiatzaren 13tik ekainaren 19ra, Museoak asteburutan (ostirala, larunbata eta igandea) 10:00etatik 19:00tara zabalduko du etortzen ari den bisitari-kopuru handiari erantzuteko. Bestalde, udan, ekainaren 20tik irailaren 18arte, pandemia aurretik zuen ordutegia berreskuratuko du, hau da, 10:00etatik 20:00etara.
Motion. Autos, Art, Architecture erakusketak piztu duen interes handiari zor zaio, hein batean, ordutegi-luzapen hori. Iberdrolak eta Volkswagen Group-ek babesten duten erakusketak automobilak artearekin duen lotura aztertzen du; pinturarekin, eskulturarekin, arkitekturarekin edo argazkilaritzarekin dituen harremanak azpimarratuz.
Erakusketa honetaz gain, egun horietan Museora hurbiltzen direnek arte-programazio ederraz gozatzeko aukera izango dute: Jean Dubuffet: ospakizun bizia (babeslea: BBK); Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak (babeslea: BBVA Fundazioa). Azken hori maiatzak 22an itxi ondoren Serra/Seurat. Irudiak erakusketa hasiko da. Bestetik, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak ikusgai dago, eta Monira Al Qadiri artistaren Laurden sakratua instalazioa Film&Video aretoan ekainaren 12arte; 23tik aurrera, O Horizon egongo da ikusgai bertan, The Otolith Group-en instalazioa.