Prentsa oharra

Helsinkiren bideragarritsun azterketaren inguruko argibideak

Solomon R. Guggenheim Fundazioak jakinarazi egin zien EAEko erakundeei Helsinkiren bideragarritasun azterketa bat egingo dela

Guggenheim Bilbao Museoak argitu nahi du joan den ostegunean, urtarrilak 13, Solomon R. Guggenheim Fundazioaren zuzendari Richard Armstrong-ek gutun bana bidali egin ziela Lehendakariari eta Bizkaiko Ahaldu Nagusiari, hots, Fundazioaren Patronatuaren buruari eta Batzorde Betearazlearen buruari. Bertan jakinarazten zien Helsinkiko udalarekin hitzarmen bat sinatu zutela “Helsinkin Guggenheim museo bat egiteko bideragarritasuna azter dadin”.

Horrez gain, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi Juan Ignacio Vidartek ostiralean, urtarrilak 14, deitu egin zuen Lehendakariaren eta Ahaldun Nagusiaren bulegoetara eta edozein argibide gehiago emateko prest zegoela adierazi egin zien.

Bilbon, 2011ko urtarrilaren 20an

Guggenheim Bilbao Museoaren informazio guztia zure eskura www.guggenheim-bilbao.eus -en (prentsa saila).

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.