Prentsa oharra

Guggenheim Museoen Bilduma Iraunkorra

Guggenheim Bilbao Museoak Guggenheim Museoen Bilduma Iraunkorra gidaren lehen edizioa aurkezten du

Bere Hamargarren Urteurrenaren ospakizuna dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak Guggenheim Museoen Bilduma Iraunkorraren lehen edizioa atera du. Formatu txikiko argitalpen honek artea jendarteratzea eta Guggenheim Museoek duten Bilduma Iraunkorraren kontzeptu bakar eta berritzailea erakustea ditu helburutzat.

Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak, hitzaurrean adierazten duen bezala, “74 sarrerek osatutako liburuki hau Bilduma Iraunkorraren barneko artista eta estilo esanguratsuenen hautaketa zaindua da. Horietariko batzuk Guggenheim sareko lau Museoetako lanek irudikatzen dituzte”.

Lau Museoen (New York, Venezia, Berlin eta Bilbo) elkartutako bildumaren lehen gida gaurkotua da, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez argitaratua, eta Andy Warhol, Anselm Kiefer, Eduardo Chillida, Gerhard Richter, Jackson Pollock, Jorge Oteiza, Louise Bourgeois, Mark Rothko, Pablo Picasso, Paul Gauguin, Richard Serra, Robert Rauschenberg, Salvador Dalí, Vasily Kandinsky eta Willem de Kooning bezalako artistak aurki daitezke. Hauen artelanek lau Museoak etengabe hedatzen ari diren bildumaren zati bat osatzen dute, eta gida honetan Guggenheim museo bakoitzeko bildumak haien artean nola osatzen diren aditzera ematen da, artelanetan sakonduz eta geure garaiko artearen ikuspegi osoa eta anitza eskainiz.

Arte berrienaren historiako bazterretan zehar egindako ibilbide honek arte gaietan ezjakinak direnei eskuragarri jartzen die XX. mendeko eta XXI. mende hasierako artearen inguruko sarrera. Obra hautaketa baten bidez eta, nolabait Guggenheim sarea eratzen duten erakunde bakoitza, eta horrela, euren museo-eredua adierazten duten artisten bidez lortzen da hau.

Honen emaitza ardura handiz argitaratutako eta irudiztatutako liburukia da, eta berarekin arte modernoa eta gaur egungo artea ezagutzen eta gozatzen ikasiko dugu. Salgai dago Guggenheim Bilbao Museoko Denda-Liburudendan; bere prezioa 20 eurokoa da.

Bilbo, 2007ko abuztuaren 22an

Eman izena Guggenheim Bilbao Museoko prentsa arloan Hamargarren Urteurrenari buruzko informazio guztia jaso nahi baduzu. www.gubilbao.com/prensa/eu/prensa.asp

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.