Museoak bere Urteroko Afaria ospatzen du momentu honetan, 1997ko urriaren 18an ofizialki inauguratu zenetik 20 urte betetzen diren egunean.
Guggenheim Bilbao Museoak bere XX. Urteurrena ospatzen du eta haren jarduera ahalbidetzen duten pertsona, enpresa eta erakundeei haien babes etengabea eskertu nahi die.
Egun berezi honetan gonbidatuak kontzertu bat entzun dute, Donostiako Orfeoiaren eskutik; hainbat kantu abestu dituzte Richard Serra-ren Denboraren materia osatzen duten eskulturen artetik. Egitarauak ondoko hauek bildu ditu, beste batzuen artean: Euskalerria (Sorozábal), Txoria Txori (Laboa), Nabucco (Verdi)
IXO Taldeak eskaini du afaria, Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeko Josean Alijaren gidaritzapean; The World’s 50 Best Restaurants zerrendan ageri diren hainbat sukaldari euskaldunen laguntza izanik honetarako: Etxebarri Erretegiko Victor Arguinzoniz, Mugaritzeko Andoni Luis Aduriz, Arzakeko Elena eta Juan Mari Arzak eta Azurmendiko Eneko Atxa. Afaltzeko Tomateak, belar aromatikoak eta kapar hondoa; Zigala, polen, curry eta mendazko zabaionearekin; Armuke-carréa, arbi-apio eta ailorbe kremarekin, gazta, koko eta marrubizko tartea.
Campillo Ardo Zuria Barrikan Hartzitua (2016), Tinto Campillo Erreserba Hautatua (2010) [Museoaren inaugurazioa ospatzeko edizioa], Champagne Perrier-Jouët Grand Brut, Aquabona ur minera eta illy kafe espresok haien lankidetza eskaini dute ospakizun berezi honetarako.
Argazkian, ezkerretik eskumara:
Richard Armstrong (Solomon R. Guggenheim Museoko eta Fundazioko Zuzendaria); H.R.H. Princess Sibilla de Luxembourg (Veneciako Peggy Guggenheim Collection-eko Aholku Batzordearen Presidente); Unai Rementeria, (Diputatu Nagusia); Lucia Arieta-Araunabeña (Lehendakariaren emaztea); Iñigo Urkullu (Lehendakaria); Juan Maria Aburto, Bilboko Alkatea; William L. Mack (Chair of the Solomon R. Guggenheim Foundation); Wendy Fisher (Solomon R.Guggenheim Foundation-eko Presidente); Juan Ignacio Vidarte (Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia); Bob Baker (Solomon R. Guggenheim Foundation-eko Patronoa).