Museoak bere Urteroko Afaria bihar egingo du, 1997ko urriaren 18an ofizialki inauguratu zenetik 20 urte betetzen diren egunean
Guggenheim Bilbao Museoak bere XX: Urteurrena ospatzen du eta haren jarduera ahalbidetzen duten pertsona, enpresa eta erakundeei haien babes etengabea eskertu nahi die.
Egun berezi horretan gonbidatuek kontzertu bat entzuteko aukera izango dute, Donostiako Orfeoiaren eskutik; hainbat kantu abestuko dituzte Richard Serra-ren Denboraren materia osatzen duten eskulturen artetik.
IXO Taldeak eskainiko du afaria, Nerua Guggenheim Bilbao jatetxeko Josean Alijaren gidaritzapean; The World’s 50 Best Restaurants zerrendan ageri diren hainbat sukaldari euskaldunen laguntza izan du honetarako: Etxebarri Erretegiko Victor Arguinzoniz, Mugaritzeko Andoni Luis Aduriz, Arzakeko Elena eta Juan Mari Arzak eta Azurmendiko Eneko Atxa.
Halaber, Bodegas Campillo, Perrier-Jouët eta Coca-Cola enpresek haien lankidetza eskaini dute ospakizun berezi honetarako.
HEDABIDEENTZAKO AGENDA
Eguna- 2017ko urriaren 18a
20:00-20:40- Gonbidatuak afarira heltzea eta Photocall.