Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuko bilera

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua batzartu da gaur eta bileran honakoak izan dira: Unai Rementeria Maiz jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Fundazioaren Batzorde Betearazlearen Presidentea; Juan Mari Aburto jauna, Bilboko Alkatea; Bingen Zupiria jauna, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua; Lorea Bilbao andrea, Euskara eta Kultura Foru Diputatua; Fundazioaren gobernu-organo gorenaren zati diren enpresen eta erakundeen ordezkariak; eta New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim Museoen Zuzendariak, Richard Armstrong jauna eta Juan Ignacio Vidarte jauna, hurrenez hurren.

Museoaren urteko lehen bost hilabeteko jardunaren balantzea errepasatuz hasi da bilera; epealdi horretan, eta gaurko eguna arte, bisitarien kopurua 454.047 pertsonakoa izan da, 2016ko epealdi berean izandakoa baina %4 gehiago eta data honetarako aurreikusitakoa baina %29 gehiago. Saio honetan, gainera, Fundazioaren 2016ko ekitaldiko kontuak onartu dituzte.

Bileran zehar, Plan Estrategikoaren burutzapen-egoeraren berri eman da, eta Community deitutako harreman-sarearen sorkuntzaren inguruan mintzatu dira bereziki: ekimen horrek Banakako Kideak eta Kide Korporatiboak batzen ditu, bai eta arte eta kultura zaleak ere. Bihar, ekainak 20, asteartea, jarriko da martxan. Halaber, Museoaren XX. Urteurrenaren baitan 2016ko urritik gauzatutako jarduera desberdinak ere ezagutarazi dira.

Saio honetan, Museoak 2018rako taxutzen diharduen arte-proiektuen aurrerapenak jakinarazi zaizkie Patronatuko kideei, besteak beste.

Informazio gehiago ondorengo PRENTSA OHARREAN. 2018rako programatutako erakusketen IRUDI batzuk ere eskuragarri daude.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.