Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak onartu egin du Berritze Akordioa Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin

Guggenheim Fundazioaren Patronatuak onartzeke dago; abenduaren 9an bilduko da New Yorken.

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua bildu da gaur eta bertan izan dira: Patronatuaren Presidente eta Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari Iñigo Urkullu jauna; José Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Fundazioaren Batzorde Betearazlearen Presidentea; Cristina Uriarte andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua; Josune Ariztondo andrea, Kultura Foru Diputatua; eta New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim Museoen Zuzendariak, Richard Armstrong eta D. Juan Ignacio Vidarte; horrez gain, Fundazioaren gobernu-organo gorenaren parte diren erakunde eta enpresen ordezkariak ere bertan izan dira.

Batzar honetan Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatuak onartu egin du 1994ko abenduaren 21ean Solomon R. Guggenheim Foundationekin sinatutako Kudeaketa Akordioaren berritzea. New Yorkeko Fundazioak ere onartu behar du dokumentu hori; abenduaren 9an bilduko da eta ondoren behin betiko sina daiteke. Itun honen inguruko gakoak atxikitutako dokumentuan daude.

Deskargatu PDFa (352KB)

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.