Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua bildu da gaur

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua batzartu da gaur eta bileran honakoak izan dira: Iñigo Urkullu jauna, Patronatuaren Presidentea eta Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria; Unai Rementeria Maiz jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Fundazioaren Batzorde Betearazlearen Presidentea; Juan Mari Aburto jauna, Bilboko Alkatea; Cristina Uriarte andrea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua; Lorea Bilbao andrea, Euskara eta Kultura Foru Diputatua; Pilar Aresti andrea, Ohorezko Kideen Batzordearen Presidentea; Fundazioaren gobernu-organo gorenaren zati diren enpresen eta erakundeen ordezkariak; eta New Yorkeko eta Bilboko Guggenheim Museoen Zuzendariak, Richard Armstrong jauna eta Juan Ignacio Vidarte jauna, hurrenez hurren.

Bilera honetan Fundazioaren 2015eko ekitaldiko kontuak onartu dituzte, eta urteko lehen bost hilabeteko jardunaren emaitzen berri eman zaie. Aipatzekoa da bisitarien kopurua, iazko data bereko datuekin alderatuta %7 handiagoa baita; arte-programazioak erakarri ditu, Andy Warhol-en, Louise Bourgeois-en eta Parisko Eskolaren erakusketek bat egin baitute; azken horretan, Calder-en, Delaunay-ren, Modigliani-ren eta Picasso-ren lanak daude.

Halaber, Museoak 2017rako taxutzen diharduen arte-proiektuen aurrerapenak jakinarazi zaizkie Patronatuko kideei.

Informazio gehiago ondorengo PRENTSA OHARREAN. 2017rako programatutako erakusketen IRUDIAK ere eskuragarri daude.

 Deskargatu PDFa

2016ko ekainaren 20an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.