Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua

PRENTSA OHARRA

2012ko aurrekontua eta arte-egitaraua onartu du Guggenheim Bilbao
Museoaren Fundazioaren Patronatuak

Museoak Aletz Katz artista estatubatuarraren Irribarreak (Smiles) saileko 11 lan eskuratu
ditu

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioaren Patronatua batzartu da gaur, aurten bigarrenez. Bileraren
presidente izan da lehendakari Patxi Lopez jauna, eta bertan izan dira Bizkaiko ahaldun nagusi eta
Batzorde Betearazlearen buru José Luis Bilbao jauna, kultura sailburu Blanca Urgell andrea, Bizkaiko
kultura diputatu Josune Ariztondo andrea, Bilboko alkate Iñaki Azkuna jauna, New Yorkeko
Guggenheim Museoaren zuzendari Richard Armstrong jauna, Bilboko Guggenheim Museoaren
zuzendari Juan Ignacio Vidarte jauna eta Fundazioaren gobernu-organo gorenaren kide diren enpresen
eta erakundeen ordezkariak.

Batzarrean 2012ko aurrekontua onetsi da. Iazkoarekin alderatuz, apur batean txikitu da, azken urteetako
egoera ekonomiko zailaren eta gastua gutxitzeko erabakiaren ondorioz. Era berean, honako erakusketa
hauek hartuko ditu Museoak 2012an.

Urtarrilaren amaieran Ispilua alderantziz: “la Caixa” Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea irekiko
da, eta bertan ikusgai izango dira bi erakundeen artelan esanguratsuenak. 1940ko hamarkadaren
amaieratik egundainoko artetik ibilbide bat izango da: arte garaikidean eragin handia izan dituzten
artisten eta mugimenduen pinturak, eskulturak, argazkiak eta bideoak egongo dira.

Maiatzean David Hockney zabalduko da. Horretan azken urteetako 200 bat lan izango dira; paisaian
inspiratuta daude eta gehienak tamaina handikoak dira. Horiekin batera 1956 eta 2000 artean egindako
lanak, arretaz hautatutakoak, ikusgai jarriko dira. Hockneyren artearen iraganari begiratzeko modua
agertuko du erakusketak; izan ere, iragana ikertzen du, horretan sakontzen du. Era berean, agerian
utziko du artista paisaiarekin, teknologia berriekin eta irudikatzeko teknikekin liluratuta dagoela.

Cristina García Rodero: Zeru-lur artean irailaren amaieran inauguratuko da. Puertollanoko artistaren
heldutasuneko lanak ikusgai izango dira. García Roderoren lanak dokumentalismo klasikoaren
eremukoak dira: egia, zinezkotasuna eta oroitarazteko asmoa haren argazkien itxuraren eta
konposizioaren azpian daude. Azken urteetako lan adierazgarrienak bilduko dira, eta, hartara,
argazkilariaren ibilbidearen lerro nagusiak eta haren lanen ekarpena egungo estetikari aditzera emango
dira.

Urrian, Egon Schiele erakusketa izango da. Albertinako grafika-lanen bildumaren ehun bat lan, Schiele
espresionista austriarrarenak, ikusgai jarriko dira. Schielerena oso espresionismo berezia eta pertsonala
da: azalera lauak apaingarri gisa erabili zituen, baita Vienako Sezesioaren estiloko lerroak ere. Era
berean, haren lanaren beste alderdi batzuk ikertuko dira erakusketaren ataletan, hala nola, autorretratua;
lan-ildo horretan ere nabarmena izango da Schieleren estiloa.Urrian ere irekiko da Claes Oldenburg-en 1960ko eta 1970ko hamarkadetako lanen erakusketa bat.
Oldenburg artean oso eragin duen irudia izan da 1950eko hamarkadatik, eta, antologia honetan,
ibilbidearen hasierako instalazio garrantzitsuak, horiekin batera egindako happeningak, eguneroko
objektuen eskultura izugarriak eta hiri askotan egindako monumentu erraldoiak egongo dira. Era berean,
marrazkien aukeraketa zabal bat eta lehenbizi ikusgai jarriko diren oharrak izango dira. Ohar horiek
Oldenburgen ikerketaren eta adimen-prozesu umoristikoaren ikuspegi bikaina eskainiko dute.

Azaroan irekiko 2012ko arte-egitarauaren azken erakusketa. Guggenheim Bilbao Bildumaren
aukeraketak zikloaren hirugarren erakusketa izango da. Oraingo honetan 1980ko eta 1990eko
hamarkadetako arte-eztabaidan sakonduko du; AEBko eta Europako artistek, 1960ko hamarkadan
jardunean hasitakoek, piztu zituzten eztabaidok.

Bestalde, Patronatuak baietsi egin du 2012–2016 Kide Korporatiboen Egitaraua. Helburuak eta
jardunbide-lerroak ekainean aurkeztu zizkieten Patronatuari eta Batzorde Betearazleari, eta, eguneraketa
berrituta, jarraipena emango zaio Kide Korporatiboen programari eta, horrenbestez, diru-sarreren
kopurua bermatuko da eta enpresa arloko berrikuntza maila bertsuan geratuko da.

Azkenik, Helsinkiko proiektuaren bideragarritasun-azterketaren berri eman zaie Batzorde Betearazleari
eta Patronatuari. Horren azkenak eta emaitzak urtarrilean argitaratuko dira, publikoki, Helsinkin.
Batzorde Betearazlearen horren inguruko erabakia atzeratu egin da hurrengo bilera arte, 2012ko lehen
hiruhilekoan izatekoa.


Alex Kantzen 11 lanen eskuratzea

Patronatuaren bilera baina lehen, Sociedad Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de
Bilbao, S.L.-k onetsi egin zuen Alex Katz artista estatubatuarraren 11 pinturako sailaren eskuraketa,
Irribarreak (Smiles) izenekoa eta 1993–94 artean egindakoa.

Sail hori 1.700.000 dolarean eskuratu da, eta emakumeen 11 erretratu dira. Hondo oso ilun bat dute, eta
emakumeek irribarre egiten dute. Modeloetako batzuk Katz-en inguru hurbilekoak dira, hala nola,
artistaren, emaztea eta lagunak; horiek erraz ezagut daitezke, pertsonaia ospetsuak baitira, eta,
horrenbestez, ohituta daude ikusle liluratuen begiradari —horren adibide dugu Lauren Hutton—. Beste
batzuk, aldiz, ez dira “ezagunak”, baina Katzen pintzelkadak nabari egiten du haien xarma. Pintura-
multzoak hainbat atalez osatutako iragarki-panel bat ematen du ia. Ikusgai dagoen espazioan gailentzen
da, frisoa eraikin klasiko batean gailentzen den moduan; eta, ondo eramaten du kalean ausaz aurkitutako
zerbaiten plazera museo baten barrura. Hartara, Katzek erakusten eta ziurtatzen digu badagoela pintura
figuratibo erraldoiak egiterik funtsezkotik arreta galarazten duten heroismo erretorikorik gabe.


Alex Katz

Errusiar immigranteen seme Alex Katz Brooklyn-en, New York-en jaio zen 1927an, eta haren
belaunaldiko artista esanguratsuenetako bat da. Cooper Union School of Art (1946–1949) arte-eskolan
eta Skowhegan School for Painting and Sculpture (1949–1950) eskultura- eta pintura-eskolan trebatu
zen. 27 urte zituela, 1954an, egin zuen lehen bakarkako erakusketa New Yorkeko Roko Gallery galerian,
eta bertan estilo “zuzen”eko lanak, txikiak eta pintzelkada askez egindakoak aurkeztu zituen; lanok haren
ibilbidearen ildo nagusi bat aurreratu zuten: erretratua. Hamarkada horretan, 1950ekoan, hain zuzen,bilakatu zen haren pintura: teknika eta irudiak gehiago zehaztu zituen, eta, izan ere, horrexek dira haren
bereizgarri nagusiak.

Tamaina handiko eta estilo “lau”ko lanak egiten hasi zen 1960ko hamarkadan; horietan irudiak paisaia
abstraktuen eta hondo monokromoen aurrean jartzen zituen: estilo lau hori egun harengan ohikoa da.
Mihiseen tamaina handitu neurrian handitu zen konposizioen konplexutasuna, eta, antzerki munduan
murgildu zenean gainera, eskalarekin eta konposizioarekin esperimentatzeko bestelako aukerak izan
zituen; izan ere, esperimentazio horiek gero haren pinturetan txertatu zituen.

Formatu handiak ikertzen segitu zuen 1970eko hamarkadan; izan ere, haren lanik handienetako batzuk
orduantxe sortu zituen. Era berean, agindu bereziak jaso zituen, hala nola, Times Square gurutze-bidean
kanpoaldeko horma-irudi bat sortzea. 1980ko hamarkadan estiloa aldatu zuen berriro ere, eta itxura
sintetikoko paisaia zabal-zabalak egiten hasi zen. Azken hamarkadako lanek ezaugarri abstraktuagoak
dituzte, eta figurazioa azalera osoaren leku txiki bat baino ez du hartzen.

Figurazioa ulertzeko eta jorratzeko modu berezia dela eta, Katz gai izan zen irudikatze eremuan
“errealismoa”ren inguruko interes berriari aitzina hartzeko, Espresionismo Abstraktua nagusi zen garaian
eta Pop Artea loratu baino lehen.

Sail hori Guggenheim Bildumara gehitzean aberastu egiten dira 1950etik pinturak hartutako bide anitzak
agertzen dituzten funtsak. Halaber, 1950eko hamarkadaren amaieran eta 1960ko hamarkadaren hasieran
lanean hasi ziren AEBko artisten aukeraketa esanguratsua ere osatzen da; esaterako, Robert
Rauschenberg, Andy Warhol eta James Rosenquist. Gainera, Guggenheim Instituzioen funtsetara
gehitu zaion artista horren lehen lana da.

Irudiak:
Erakusketen eta Alex Katz-en lanaren irudiak eskuragarri daude honako FTP honetan:

Helbidea:
ftp://62.99.77.210

Erabiltzailea: comunicacion
Pasahitza: comunica2009

FTP bezero programa bat erabiltzea gomendatzen dizugu, arazorik ez edukitzeko.

Bilbon, 2011ko abenduaren 20an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.