Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak urrezko AMPE saria eskuratu du XX. Urteurrena ospatzeko “Bilbotarra naiz” iragarkiagatik

Espainiako Publizitate-bideen Elkarteak (AMPE-Asociación de Medios Publicitarios de España) urrezko sari entzutetsua eman dio Guggenheim Bilbao Museoari, Telebista atalean, XX. Urteurrenaren harira garatutako “Bilbotarra naiz” iragarkiagatik. Arte garaikideko pertsonaia garrantzitsuek bilbotarrei egindako omenaldi hunkigarria jasotzen du iragarkiak, modu hurbil eta umoretsuan, eta bertakoen harrotasun aski ezagunari erreferentzia egiten dio, muga guztiak gainditzen baititu horrek.

Iragarkia ikusi:

https://www.youtube.com/watch?v=6rOPUsoumv8

AMPE sariek 50 urte daramatzate saritzen publizitate-sormen onena, baita hori bitartekora modu egokian doitu eta moldatzea ere. 2017. urteari dagozkion sarien banaketa atzo izan zen, martxoaren 20an, Madrilgo Florida Retiro aretoan ospatu zen Publizitate-bideen Urteko Galaren 50. edizioan.

Museo batek AMPE sari bat eskuratzen duen lehen aldia da. Guggenheim Bilbao Museoaren kasuan, XX. Urteurrenaren harira estatu osoan gauzatutako telebista-kanpaina bikainari zor zaio saria. Zapping Publicidad agentzia egon da iragarkiaren sormen eta errealizazioaren atzean.

Irabazi asmorik gabeko erakunde profesionala da AMPE, eta publizitatearen eraginkortasunarekiko kezka du sortze-helburu. Elkarte irekia da, publizitate-bideen garapenerako talde eta enpresa profesionalak barne hartzen dituena.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.