XX. Urteurrena ospatzen duen honetan, Guggenheim Bilbao Museoak uniforme berriak aurkeztu ditu. Gaurtik aurrera, Txarteldegietan, Informazio-mahaietan eta Denda-Liburudendan bisitariei arreta eskaintzen dieten langileek soinean eramango dute jantzi berria, bai eta Segurtasuneko langileek ere.
minimil euskal firmaren esku egon da diseinua, eta hori egiteko orduan jantzien estetika nahiz erosotasuna eta moldakortasuna izan dituzte kontuan.
Erabilitako ehunek, baita ebakierak eta akaberak ere, Bizkaiko industria-tradizioa gogorarazten dute, siderurgiako, metalurgiako eta ontzioletako langileek erabiltzen zituzten jantzienak baitira.
Industria-kultura hori nabarmentzeko, eta museo-eremu batek eskatzen duen diskrezio-kromatikoa kontuan hartuta, kolore-aukera apala hautatu dugu: beltza eta itsas urdina. Gainera, langileak identifikatzea errazago suerta dadin, uniformeek elementu grafiko batzuk ere badituzte, estanpazio metalikoarekin eginak, eta hala, Museoaren kanpoaldea estaltzen duen titanioa datorkigu gogora.
Itsas urdina, beltz eta metalizatuaren konbinazioak ordena kromatiko bat sortzen du, eta EAEko kulturari eta tradizioei erreparatzen die, bai eta Guggenheim Bilbao Museoak ordezkatzen duen abangoardiari ere.
Erosotasuna
Uniformeak hainbat jantziz osatuta daude, eta horiek Museoaren barruko nahiz kanpoko gune desberdinetako baldintza termikoetara moldatzen dira, lau urtaroetan; halaber, erosotasuna eta beroa ematen dute, transpirazioa ahalbidetu duten bitartean. Kamiseta, polo eta gonak kotoizkoak dira, jakak, berriz, puntuzkoak, artile-hariarekin eginak. Mikrozuntzez egindako neguko parka bigunek osatzen dute uniformea, bai eta euskal txapelaren bertsio berritu batek ere.
minimil
Duela 40 urte baino gehiago zabaldu zituen ateak minimil etxeak Donostian, eta geroztik, estilo soil, apal eta denboragabeak ezaugarritu du haien moda. Firmaren diseinuek EAEko jatorrizko formak islatzen dituzte, eta haien jantzietan, hizkuntzaren, paisaiaren eta artisautzaren oihartzun berriak entzun daitezke.
Donostiako etxeak nazioarteko joerak jaso eta lurraren hizkuntza, forma eta koloreetara moldatzen du, “New Basque Style” delakoan. Gaur egun, Donostian, Bilbon, Valentzian eta Vitoria-Gasteizen dago.
Contxu Uzkudun firmaren fundatzaileak zuzentzen du Minimil, Beatriz eta Ana Zuaznabar alabekin batera.
Bilbo, 2017ko ekainaren 16a