Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak lankidetza-proiektu berritzailea aurkeztuko du Google Arts & Culture-kin batera

Guggenheim Bilbao Museoak eta Google Arts & Culture-k lankidetza-proiektu bat jarri dute martxan, arte garaikidea eta Museoaren eraikina ezagutu, bizi eta esperimentatzeko modu berriak eskaintzeko helburuarekin; Google Arts & Culturek Museoari bereziki eskainitako webgunea baliatuko da xede hori lortzeko, eta publikorik gazteenarengan berariaz pentsatuta garatu da proiektua.

Orain arte ezagutzera eman ez den lankidetza hori Museoaren XX. Urteurrenaren testuinguruan bultzatu da, eta hilabeteetako lanaren emaitza da: denboraldi horretan, Googleren kultura-adarra den Google Arts & Culturek bere teknologia eskaini du Museoaren erabiltzaileen, bisitarien eta erakundearekin lotura duen edonoren esperientzia berrasmatzeko. Hainbat ekimen egin dira proiektuaren baitan: besteak beste, film labur baten grabaketa eta hari lotutako eduki osagarriak; Museoaren Bildumaren lagin adierazgarri bat; Street View teknologia baliatuz, Museoaren barnetik nahiz kanpotik egindako paseoa, Richard Serraren Denboraren materia lanetik edo publikoari normalki itxitako guneetatik (teilatuak, adibidez). Halaber, lehen aldiz gauzatu dira istorio interaktiboak edo painting tours delakoak, hainbat lanek ezkutatzen dituzten xehetasunak arakatzen dituztenak: James Rosenquist-en Flamenko kapsula; Lenin eta urretxindorra suitea osatzen duten mihiseetako bat, Georg Baselitzena; Anselm Kiefer-en Bi ibaien lurra; edo Sigmar Polke-ren Kathreiner, goizean, zakila tente.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu mesedez atxikita bidaltzen dizuegun prentsa oharra.

Erantsita bidaltzen dizuegu ere Guggenheim Bilbao Museoan grabitatea plegatzen film laburraren fotogramak.

BIDEO bat ere eskuragarri duzue.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.