Nota de prensa

Guggenheim Bilbao Museoak Guggenheim Bilbao Insights sailaren bideo berria aurkeztu du, Elssie Ansareo artistaren eta Lucía Agirre arte-arduradunaren arteko solasaldia

Guggenheim Bilbao Museoak Guggenheim Bilbao Insights segidako bideo berria aurkeztu du gaur. Bideo horietan Museoaren Arte Ardura arloko kideek Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduman artelanak dauzkaten artistekin solas egiten dute; oraingo honetan protagonistak Elssie Ansareo artista eta Lucía Agirre arte-arduraduna dira. Elkarrizketan Ansareok argazkigintzan egin zituen aurreneko saiakuntzak eta 2007an Museoaren Bildumarako sortu zuen lan bikaina, Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), dituzte hizpide. Artelana argazki-panelekin egindako horma-irudi handiak, bi vanitasek, eta diptiko batek osatzen dute. Solasaldia Museoko pasabideetan zehar egin zen eta aurrera egin bitartean artista mexikarra liluratzen duten gauzei buruz mintzo da: etxeko argazkiak, familia albumak eta vanitasak, natura hilen azpigenero bat direnak.Elssie Ansareok “tableau vivant” moduko bat egin zuen bere artelan honetan eta agertzen diren pertsonak eta objektuak hautatzeko prozesu zorrotzari buruzko azalpenak ematen ditu bideoan: “Mexikoko gizartetik natorrenez, hierarkiak pisu handia du pertsonaiak aukeratzeko orduan, tradizio piktorikoan estatusa eta itxura arranditsua erakusteko erabili izan diren elementuekin batera; eta, noski, nire bizi-esperientziak ere badu zerikusirik.

Bideo guztiak Museoaren Webgunean daude eskuragarri, bai eta bere museoaren YouTube kanalean ere.

Hamar artista
Ondokoak dira orain arte Guggenheim Bilbao Insights sailean parte hartu duten hamar artistak: Alyson Shotz, Jose Manuel Ballester, Ernesto Neto, Itziar Okariz, Esther Ferrer, Pello Irazu, Doris Salcedo, Jeff Koons, Aitor Ortiz eta Elssie Ansareo.

Sei ikuspegi
Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduradunen taldea bost komisario artistikok eta laguntzaile batek osatzen dute, eta haietako bakoitzak bere ikuspegia eta ibilbidea eskainiko dizkio proiektuari. Hona hemen taldekideak eta Museoan beren ardurapean izan dituzten azken erakusketetako batzuk:

  • Lucía Agirre: 2000tik da Museoko arte-arduraduna, eta honako erakusketez arduratu da, besteak beste: Alice Neel (otailara arte), Lee Krasner (2020), Olafur Eliasson (2020), Thomas Struth (2019), Marc Chagall (2018), Pello Irazu (2017), Bill Viola (2017) edo Jeff Koons (2015).
  • Manuel Cirauqui: 2016tik da Museoko arte-arduraduna, Dia Art Foundation-etik etorri ondoren. Film & Video aretoko programazioaren arduraduna da (Sharon Lockhart. Rotazio Notazioa otasilaren 27rarte). Hortaz gain, honako erakusketen komisarioa izan da, besteak beste: Jesús Rafael Soto (2019), Henri Michaux (2018), Anni Albers (2017) eta Artea eta espazioa (2017).
  • Geaninne Gutiérrez-Guimaraes: 2015etik da Guggenheim Bilbao Museoko arte-arduraduna, baina New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan du egoitza; Basque Artist Program koordinatzen du bertan. Lygia Clark-i (2020) buruzko erakusketaren komisarioa izan da.
  • Lekha Hileman Waitoller: 2019ko urrian hasi zen Museoan lanean arte-arduradun gisa, Chicagoko Art Institute-tik etorri ondoren. Asmenaren ildoa erakusketaren komisarioa izan da (otsailaren 27rarte), eta Emakumeak abstrakziogille ( urtarrilaren 16rarte).
  • Petra Joos: 2000tik da Museoko arte-arduraduna, eta honako erakusketen komisarioa izan da, besteak beste: Urte eroak: 1920ko hamarkada(2021), Jenny Holzer (2019), Alberto Giacometti (2018), Georg Baselitz (2017) eta Louise Bourgeois (2016).
  • Marta Blàvia: 2006tik da arte-arduradun laguntzailea. Besteak beste, Kandinsky (2020) eta Richard Artschwager (2019) artistei eskainitako erakusketetan aritu da laguntzaile, baita Film & Video programan ere.
×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies