Espresionismo Abstraktua erakusketak, Londresko Royal Academy of Artsek antolatua Guggenheim Bilbao Museoarekin elkarlanean, Global Fine Art Awards sari entzutetsu bat jaso du New Yorken
Londresko Royal Academy of Arts-ek eta Guggenheim Museoak Global Fine Art Award sari bat eskuratu dute Espresonismo Abstraktua erakusketari esker, Gerraosteko arteari edo arte garaikideari buruzko talde-erakusketa onenaren atalean. Erakustaldi zabal honek bigarren solairu osoa hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan 2017ko otsaila eta ekaina bitartean, eta 360.000 bisitari hurbildu ziren ikustera.
Global Fine Art Awards (GFAA) sarien laugarren edizioa izan zen martxoaren 8an New Yorken ospatu zena. Sari horren xedea artea baliatuz ikastea da, "unibertsoan oreka hobea lortzeko".
2017ko edizioan 2.000 erakusketa izan ziren hautagai, eta horietatik 85 hautatu zituzten 13 kategoria ezberdinetan.
Sariei buruzko informazio gehiago:
http://globalfineartawards.