Guggenheim Bilbao Museoak Iberdrolak hornitutako lau zutoin bikoitz jarri ditu inguruan ibilgailu elektrikoak kargatzeko. Horrela, garraio mota horren erabilera erraztuko da, eta kutsatzaileak eta berotegi-efektuko gasak isurtzea saihestuko da.
Ekimen hau aurrerapauso bat gehiago da Museoak ingurumen-jasangarritasunaren alde egiten duen apustuan, 2030erako karbonoaren % 100 neutroa izateko helburuarekin.
Kargatzeko guneez gain, Museoak beste ekimen batzuk jarri ditu abian aurten, besteak beste eguraldira egokitutako parametroak erabiltzea tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko, energia asko aurreztea dakarrelako; museografia-elementuak berrerabiltzea eta beste erakunde batzuekin partekatzea; erakusketa-material batzuk produktu ekologikoagoekin progresiboki ordezkatzea; eta material birziklatuekin Ecoalfek egindako uniforme berriak, Museoko bisitarien arretarako langileak eta segurtasuneko langileak apiriletik erabiltzen hasiak.