Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak Community aurkeztu du, arte eta kultur zaleen komunitate handia

X. Urteurrena duen honetan, Guggenheim Bilbao Museoak Community aurkeztu du, arte eta kultur zaleen komunitate berria: Museoaren publiko zabal eta anitza bilduko du, eta haiekin harreman dinamiko bat edukitzeko aukera emango dio erakundeari, hainbat abantaila eta eduki pertsonalizaturen bidez.

Inauguratu zenetik gaur egun arte, Museoak Kide Korporatiboz eta Museoaren Lagunez osatutako sare irmo bat izan du, erakundearen erroak eta sendotasunaren adierazle direnak, 20 urteko ibilbidearen ondoren. Kolektibo horiek Community erkidegoaren parte izatera pasako dira orain, eta funtsezko papera beteko dute bertan; langabeei Museora doan sartzeko aukera ematen dien Erdu programako erabiltzaileak ere komunitate horretan egongo dira, hirugarren talde batekin batera: Museoaren jardueren inguruko informazioa eta pizgarriak jaso nahi dituzten mundu osoko pertsonek osatutako multzoa da azken hori.

Munduari zabaldutako gune berri horren xedea publikoarekin harreman erraz eta egonkorra ezartzea da, eta horretarako, eduki baliotsuak eskaini eta parte-hartzea bultzatuko da. Alta emateko, nahikoa da harremanetarako oinarrizko datuak erregistratzea, webgunearen bitartez edo Museora etorrita; hori egin ondoren, erabiltzaileak komunitatearen barruan egongo dira jada eta abantailez gozatu dezakete.

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu mesedez atxikita bidaltzen dizuegun prentsa oharra.

BIDEO bat ere eskugarri duzue

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.