Aparta izan da 2017. urtea Guggenheim Bilbao Museoarentzat, XX. urteurrenaren oroitzapenaren urtean izan duen publikoaren babes zabalari esker. Bai erakusketak ikustera bertaratutako bisitari-kopuruari dagokionean, eta bai ospakizun-ekitaldietara gerturatutako herritar andanari erreparatuta, kultura-jardueretako TopARTE programetan publikoak izandako parte-hartze altuaz gain eta urte honetan jasotako aitorpenekin batera, Museoa osasun betean dagoela esan daiteke. Gainera, eta bi hamarkadatako ibilbidearen ondoren, proiektu erakargarria izaten jarraitzen duela nabarmen daiteke.
1.322.611 dira 2017an Museora gerturatu diren bisitariak, —2016arekin alderatuz gero %13ko hazkundearekin. bere aldetik eta bere momentuan, historiako bigarren urte onena izan zena— eta, ondorioz, 153.207 bisitaritan eman da hazkunde hori. Izan ere, orain arte 1998. urtea bazen arrakastatsuena bisitari-kopuruari dagokionez, aurten kopuru hori 15.411 bisitaritan gainditu da.
Jatorri geografikoa kontutan hartuz gero, aurreko urteetan bezala mantentzen da atzerritarren portzentaje altua (bisitari osoen %62a); gehienbat Frantziatik (%16), Britainia Handitik (%7), Alemaniatik (%5), Ameriketako Estatu Batuetatik (%5) eta Italiatik datozenak. Euskal Herritik datorren bisitarien portzentajea %21ean kokatzen da, aurreko urtean baino %10 gehiago; Estatuko gainontzeko bisitarien portzentajea, bere aldetik, %17koa da.
Guggeneheim Bilbao Museoaren 2017.eko balantzearen datuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu mesedez atxikita bidaltzen dizuegun prentsa oharra.