Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak bere 20 milioigarren bisitaria jaso du

Horren zenbaki sinbolikoa ospatzeko, bere XX. Urteurrenean New Yorkera joateko bi pertsonentzako bidaia oparitu dio Museoak bisitariari, Iberia eta BCD Travelen eskutik.

Bruno Carreira Lugokoa da, eta Museoak 1997ko urriaren 19an bere ateak ireki zituenetik bertara sartu den 20 milioigarren bisitaria izan da. Zorioneko Bruno bere bikote Alexandrare Alonsorekin zegoen une horretan, eta Museoaren arkitektura eta erakusketek erakarrita etorri da. Gaur goizeko 11:15ak aldera erosi du sarrera, eta ustekabe atsegina hartu du.

Guggenheim Bilbao Museoak bere XX. Urteurrena ospatu du aurten, eta hori dela-eta, bere 20 milioigarren bisitariari New Yorkera joateko bidaia bat oparitu dio; Iberia eta BCD Travel agentziei esker, lau eguneko egonaldia egingo du irabazleak, beste pertsona batekin.

20 urte iraun duen ibilbidean zehar, Guggenheim Bilbao Museoak publikoaren etengabeko babesa jaso du, bai hurbilekoena baita estatuko nahiz nazioarteko bisitariena ere. Ospakizun urte hau bereziki positiboa izaten ari da, eta Museoaren historiako onena izateko bidean da, bisitari-kopuruari dagokionez.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.