Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak ateak itxiko ditu aldi baterako

Osasun-agintarien gomendioak eta bai Eusko Jaurlaritzaren, bai Bizkaiko Foru Aldundiaren jarraibideak aintzat hartuta, Guggenheim Bilbao Museoak ateak itxiko ditu aldi baterako martxoaren 14tik aurrera, eta bestela adierazi arte, COVID-19aren zabalkundea geldiarazten laguntzeko xedez.

Museoarentzat bisitarien, langileen eta kolaboratzaileen segurtasuna lehentasunezkoa denez, programatutako jarduera guztiak ere bertan behera geratu dira bada ezpadako neurri gisa. Museoaren webgunean espazio bat jarri da abian unean-unean edozein berri jakinarazteko.

Itxialdian zehar, Museoak barne-lanetan jarraituko du. Gainera, zalantzaz beteriko uneotan publikoari lagun egiteko asmotan, bere programazio artistikoari buruzko eduki gehiago sortu eta webgunearen eta sare sozialen bidez zabalduko ditu egunero.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.