Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak AENOR-ek emandako ziurtagiria lortu du koronabirusaren aurka ezarri duen protokoloarengatik

Guggenheim Bilbao Museoak AENOR-en ziurtagiria lortu du COVID-19 koronabirusaren aurka ezarri duen protokoloarengatik. Ziurtagiri hori lortzen duen Estatuko lehenengo erakundea da Museoa. Ziurtagiriak Museoak kalitatezko bisita seguru bat bermatzeko praktika egokiak ezarri dituela adierazten du eta osasun-agintariek birusari aurka egiteko gomendatu dituzten neurriak bertan behar bezala jarraitzen direla. Horrek guztiak agerian jartzen du Museoak ahalegin guztiak egingo dituela lurraldeko ekonomia abiarazteko eta suspertzeko.

Ekainak 1ean Museoa berrireki zen momentutik ezarritako neurrien artean hauek dira garrantzitsuenak: bertaratu aurretik sarrerak sarean erosteko gomendioa egin da; eraikinean sartu aurretik bisitariei tenperatura neurtzen zaie; ibilbideak definitu dira bisita egiteko; eta puntu ezberdinak seinalez markatu dira Museoan distantziak mantentzen direla bermatzeko.

Ziurtagiri hau emateko AENOR Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak Museoa bisitatzerakoan bisitariek nahiz langileek aurre egin behar dituzten arriskuak nola kudeatu diren baloratzen du; alderdi hauek guztiak baloratu dira, hain zuzen: lan-osasunaren kudeaketa; garbiketa eta higienea ziurtatzeko praktika onak; antolaketa- eta babes-neurriak; emandako prestakuntza, informazioa eta komunikazioak; krisialdien kudeaketa eta operazioen jarraipena. Gainera, neurri horiek guztiak ondo ezarri direla gainbegiratzeko, ikuskariak Museora etorri dira instalazioak eta bulegoak zuzenean ikusteko. Gerora, aldian behin etorriko dira jarraipeneko ikuskaritzak egitera.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.