Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da udako astelehenetan

Datorren astelehenetik aurrera, uztailak 2, eta irailak 10 arte (barne) irekita egongo da Guggenheim Bilbao Museoa astelehenetan, 10:00etatik 20:00etara. Ohikoa denez, udan hirira hurbiltzen diren turisten eskaria asetzeko helburuarekin zabaltzen da ordutegia.

Tarte horretan Museora hurbiltzen diren guztiek arte programazio honetaz gozatzeko aukera izango dute: gaur bertan zabaldu berri den Joana Vasconcelos.  Zure ispilua naiz; Chagall. Urte erabakigarriak, 1911-1919; Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia, 103 aretoko bideo instalazioa eta Guggenheim Bilbao Museoko Bildumaren maisulanak erakusketa. Azkenik, Artea ikasbide erakusketa ikusteko aukera ere izango dute; urtero EAEko ikasle gazteek egindako artelanak erakusgai izaten dira bertan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.