Nota de prensa

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da astelehenean, urriak 11

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, urriaren 11, urriaren 12ko jai-eguna dela eta bisitari ugari hurbiltzen baitira Museora.

Bilbora datozenek orain gutxi irekitako Alice Neel: pertsonak lehenbizi aldi baterako erakusketaz gozatzeko aukera izango dute (Iberdrolak babestutakoa); Asmamenaren ildoa bisitatzekoa ere; azken horrek Museoaren Bildumako obra-sorta bat aurkezten den, asmamen handikoak diren eta esperimentaltzat jo daitezkeen lanak biltzen dituena. Ikusgai izango dituzte, halaber, Cecilia Bengolearen Ur-animazioak erakusketa, Film & Video aretoan, eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, hirugarren solairuan.

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies