Datorren astelehenean, abenduak 7, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da nahi duten guztiek Museora hurbiltzeko aukera izan dezaten. Museoaren ordutegia 11etatik 19etara da.
Egun horretan Bilbora datozenek Vasily Kadinsky, Olafur Eliasson, Lee Krasner eta William Kentridge artisten erakusketak ikusteko parada bikaina izango dute, baita Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak ikustekoa ere. Atzo bertan aurkeztutako José Manuel Ballester proiektuaren aretoa bisitatzeko aukera ere izango dute.
Museoak bisitarien babesa eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak eskaintzen ditu, eta komenigarria da, gainera, sarrera online erostea. Segurtasun-neurriak direla eta, arropa-zaindegia itxita dago aldi baterako, beraz, gomendagarria da, baita ere, euritako tolesgarriak ekartzea euria bada, aretoetan aterki eta guzti sartu ahal izateko.