Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoa internet-en saritua

Aurten ere, bigarrenez, Guggenheim Bilbao Museoak Arte eta Kulturaren kategorian 2001. urteko web orrialde onenari  ¡Best-ek ematen duen epaimahaiaren saria jaso du.

¡Best sari hauek, Internet eremuko Oscar-en parekoak omen direnak, duela bost urte sortu ziren Brasilen Interneteko web orrialde onenak saritzeko eta arlo honetako profesional onenak nabarmentzeko. Espainian ¡Best-aren bigarren edizioa ospatzen da aurten eta 5.000 gunek baino gehiagok parte hartu dute lehian.

Epaimahaiak Guggenheim Bilbao Museoaren orrialdea berriro saritzea erabaki du webgunearen edukiagatik, diseinuagatik eta bertan nabigatzea erraza izateagatik.

Pasa den urtean sari hau bera kategoria berdinean lortu ez ezik, Guggenheim Bilbao Museoak Internauten saria ere lortu zuen. Izan ere, aurtengo hau barne hartuta, Museoaren web orrialdeak lau sari jaso ditu dagoeneko.

Bilbon, 2001eko maiatzaren 24an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.