Prentsa oharra

Guggenheim Abu Dabi proiektuaren inguruko bilerak

Guggenheim Bilbao Museoa Guggenheim Abu Dhabi proiektuaren inguruko bileren egoitza

Aste honetan, Guggenheim Bilbao Museoan Guggenheim Abu Dhabi proiektuan lanean ari den taldeak egindako hainbat bilera izan dira. Saio hauetan hogeita hamar bat pertsonak esku hartu du. Horien artean nabarmentzekoak dira Abu Dhabiko lursailaren ordezkariak (TDIC Tourist Development Investment Company), Solomon R. Guggenheim Foundation-go ordezkariak, Arup, proiektuaz arduratzen den ingeniaritza taldearen ordezkariak, Guggenheim Bilbao Museoko langileak eta museo berriaren garapenean lanean ari diren beste zenbait arkitekto eta ingeniari.

Juan Ignacio Vidartek zuzendu ditu bilerak Guggenheim Fundazioaren Estrategia Globalerako Zuzendari Orokor eta Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi bezala. Helburua arkitekturaproiektuaren egungo egoeran sakontzea izan da (Oinarrizko Proiektu fasean dago), baita etorkizuneko museoaren funtzionamenduari dagozkion hainbat alderdi garrantzitsu aztertzea ere. Horien artean nabarmentzekoak dira artezerbitzuen kudeaketa, mantentze lanak, instalazioak, segurtasun sistemak, kudeaketa eredua eta jarduera. Guzti hauetan Guggenheim Bilbao Museoa erreferentzia puntua da Abu Dhabiko proiekturako.

Bilbon, 2009ko irailaren 3an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.