Prentsa oharra

Glokalizazioari

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOKO ZUZENDARI NAGUSIAK, JUAN IGNACIO VIDARTEK, URTERO EGITEN DEN “GLOKALIZAZIOARI” BURUZKO BIGARREN KONFERENTZIAN PARTE HARTU DU GAUR

Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak, Juan Ignacio Vidartek, urtero egiten den “glokalizazioari” buruzko konferentzian parte hartu du. Eztabaida-foro honen xedea da aukera globalak eta tokiko interesak bat egitearekin gizarte eta ekonomia orekatuagoak izango dituen mundua lortzeko sortzen diren aukerak aztertzea.

Topaketa hau Erromako alkateak, Walter Veltronik, eta Glocal Forum delakoaren Presidentea den Uri Savirrek antolatu dute, ondorengo erakunde eta pertsonek parte hartzen dutelarik: mundu osoko hiri garrantzitsuetako alkateak —Londres, Paris, Pekin, Mosku edo Washingtonekoak, esate baterako—; nazioarteko erakundeetako arduradunak —Munduko Bankuko Presidente D. Wolfenshon adibidez—; pertsona entzutetsuak —Israelgo Kanpo Harremanetarako Ministro ohi Shimon Peres edo Palestiniarren Batzorde Legegilearen bozeramaile Abu Ala—; nahiz GKE-etako, kultura, turismo eta informazioaren teknologietako ordezkariak.

Juan Ignacio Vidartek Clash of Cultures? The Importance of Culture and Sports in Mutual Understanding izenburua duen saioan parte hartuko du. Saio honetan kulturak eta kirolak bake eta garapen proiektuetarako eta hirien arteko harremanak ezartzeko duten garrantzia; kultura eta kirola sustatzeko hiriek duten egitekoa; nahiz kulturak eta kirolak nazioarteko tentsioak saihesteko eta “bakearen kultura” bultzatzeko duten ahalmenari buruz hitz egingo da.

Topaketa hauek maiatzaren 24tik 26ra arte burutu dira Erroman

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.