Prentsa oharra

Fundación Jesús Serra eta Seguros Bilbao berriztapena

Fundación Jesús Serra erakundeak eta Seguros Bilbao aseguru-etxeak Guggenheim Bilbao Museoaren Babesle izateko hitzarmena berritu dute

Fundazioak eta aseguru-etxeak Grupo Catalana Occidenteko kideak dira eta bost urterako hitzarmen bat sinatu dute; 450.000 € baino gehiagoko ekarpena egingo diote Museoari

Guggenheim Bilbao Museoaren Hamabosgarren Urteurrenean, Fundación Jesús Serrak eta Seguros Bilbaok Bizkaiko hiriburuko museoaren babesle izateko hitzarmena berritu dute. Lankidetza hitzarmen hori bost urtez izango da indarrean. Gaur, maiatzaren 10ean, sinatu da.

Sinatzeko unean bertan izan dira Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusi Juan Ignacio Vidarte, Seguros Bilbao etxearen Salmenta Zuzendari José Manuel Ereño eta Fundación Jesús Serraren Presidente Federico Halpern.

Hitzarmen horrek Guggenheim Bilbao Museoaren eta Seguros Bilbao etxearen arteko lankidetza indartuko du. Bost urterako lankidetza horren bidez, 450.000 eurotik gorako diru-ekarpena egingo dio Museoari. Seguros Bilbao Museoaren Babeslea da hura ireki zenetik, 1997tik, orain 15 urte. Harreman emankor horren bidez, aseguru-etxeak askotariko jardueretan eta erakusketetan esku hartu du; aipatzekoa da 2009ko ©MURAKAMI erakusketa arrakastatsuaren babeslea izan zela —300.000 bisitari inguru izan zituen—, bai eta 2011ko eta 2012ko inauteri jaialdiena ere.

Babesle-hitzarmena berritzeak are estutzen du Seguros Bilbao eta Guggenheim Bilbao Museoren arteko harremana. Grupo Catalana Occidente-k Grupo Fortisi etxe hori erosi zionez 2004an, lankidetza hori Fundación Jesús Serraren bidez aurrera eramango da; izan ere, fundazioa ere talde horretakoa da.

Fundazioak babesle izateko konpromisoa hartu izanak honakoa aditzera ematen du, Fundación Jesús Serra Presidente Federico Halpern-en hitzetan: “Fundación Jesús Serran beti egin dugu kultura gizarteari hurbiltzearen alde, eta Guggenheim Bilbao Museoa kulturaren erakusgarri handia da; atsegin handiz lan egiten dugu harekin

 

Fundación Jesús Serra

Grupo Catalana Occidentek sortu zuen 1998an, aspalditik garatutako jardun filantropikoa, kulturala eta soziala kudeatzeko eta bideratzeko. 2006an Fundación Jesús Serra izena eman zioten, taldearen sortzaile Jesús Serra Santamansen omenez; izan ere, kirola eta kultura sustatzen zituen, familia-enpresaren aldekoa zen, eta, hori dela eta, sari eta ohore asko jaso zituen, bai enpresari bai mezenas zen aldetik.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.