Prentsa oharra

Frantziako 10 chef-ek

FRANTZIAKO SUKALDARI ONENAK GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA BISITATUKO DUTE

Mundu mailan famatuak diren Frantziako 10 chef‑ek Guggenheim Bilbao Museoa bisitatuko dute bihar, enologia eta gastronomiako adituekin batera.

Paul Bocuse, Pierre Toisgros, Pierre Wynants, Marc Meneau, Jean Pierre Haeberlin, Jacques Pourcel eta Laurent Pourcel, besteak beste, Michelinen hiru izarrak dituzten jatetxen aukeratuetatik datoz, sukaldariok gastronomiaren munduan ematen diren sari ospetsuenak irabazi dituzte eta Frantziako sukaldaritza mundu osoan ezagutzera eman dute.  Martin Berasategiren laguntzaz Guggenheim Bilbao Museoaren aretoak bisitatuko dituzte bihar.

Sukaldariekin batera Savour Club-eko arduradunak, gastronomia eta ardoetan adituak diren kazetariak eta gida gastronomikoen idazle garrantzitsuak etorriko dira Bilbora. Museoko aretoak bisitatu ondoren bisitari ospetsu horiek Martin Berasategiren berezitasunak dastatuko dituzte Guggenheim Bilbao Museoko jatetxean.

*Frantziako sukaldarien argazkiak atera nahi dituzten hedabideak Museoko plazara etor daitezela bihar, uztailaren 1ena, 11:45ean.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.