Aurten, 2016an, dagoeneko milioi bat bisitari izan ditu Guggenheim Bilbao Museoak: gaur gainditu du kopuru hori. Orain gutxi ireki dira Francis Bacon: Picassotik Velázquezera eta Albert Oehlen: Irudiaren atzean erakusketak eta arrakasta handia izan dute.
Hamar aste geratzen dira 2016ko ekitaldia amaitzeko eta Guggenheim Bilbao Museoaren historiako urterik onenetako bat izateko bidean dago.
Jatorriari dagokionez, %67 estatutik kanpokoak dira, aipatzekoak: frantsesak (%18), Erresuma Batukoak (%7), Alemaniakoak (%7), AEBtik edo Kanadatik etorritakoak (%7), Herbeheretakoak (%4) eta Italiakoak (%4).
Urteko azken asteetan Museora hurbiltzen direnak Francis Bacon: Picassotik Velázquezera eta Albert Oehlen: Irudiaren atzean erakusketez eta Sam Taylor-Johnsonen Hasperena bideoinstalazioaz gain, 2016ko azken bi erakustaldiez gozatzeko aukera izango dute: Hermann eta Margrit Rupf Bilduma, azaroaren 11n irekiko dena, eta Fiona Tanen Ekialdeari begira, galduta bideoinstalazioa, abenduaren 22an zabalduko dena.