Nota de prensa

EZINBESTEZKOA DA ERRESERBA ONLINE EGITEA: sarrerak Museoaren webgunean soilik daude eskuragarri Guggenheim Bilbao Museoak doan zabalduko ditu ateak asteburuan, urteurrena ospatzeko

EZINBESTEZKOA DA ERRESERBA ONLINE EGITEA: sarrerak Museoaren webgunean soilik daude eskuragarri

Guggenheim Bilbao Museoak doan zabalduko ditu ateak asteburuan, urteurrena ospatzeko

Asteburu honetan 24 urte beteko dira 1997an Guggenheim Bilbao Museoa ireki zenetik. Aurten ere herritarrekin ospatzeko, Museoak doan zabalduko ditu ateak urriaren 23an, larunbata, eta 24an, igandea. Museoaren webgunearen bitartez sarrera ateratzen dutenek doan gozatu ahal izango dituzte erakusketa guztiak bi egun horietan, 11:00etatik 19:00etara. EZINBESTEZKOA DA ERRESERBA ONLINE EGITEA: sarrerak Museoaren webgunean soilik daude eskuragarri.

Aipatzekoa da ostiral honetan bertan zabalduko den Emakumeak abstrakziogile erakusketa berria, BBVA Fundazioak babestua, non ehun emakume baino gehiagoren lanen bidez, abstrakzioaren historiaren ikuspegi berri bat eskaintzen den. Ikusgai dira era Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Iberdrolak babestua, artista estatubatuar txundigarri honi Espainian eskainitako lehen atzera begirakoa;  Asmamenaren ildoa, Museoaren Bildumako artelan sorta bat biltzen duena, asmamen handikotzat eta esperimentaltzat jo daitezkeenak; eta jakina, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak, hala nola Richard Serraren Denboraren Materia, Jenny Holzerren instalazioa, eta Mark Rothko, Yves Klein, Andy Warhol edo Jean Michel-Basquiaten artelanak. Amaitzeko, Cecilia Bengolearen Ur animazioak bideo instalazioa ere bisitatu ahal izango da azken aldiz, igandean bertan itxiko baita.

Egin erreserba online sarrera ziurtatzeko
Aurten, sarrerak aurretik webgunean erreserbatzea derrigorrezkoa da Museoan sartu ahal izateko. Urriaren 19tik (asteartea) aurrera eta ordu-tarteen araberako kupoak amaitu arte.

Sarrerak erreserbatzeko: https://tickets.guggenheim-bilbao.eus/eu/

Joan Museoaren webgunera eta irakurri ezarritako segurtasun-neurriak, arteaz erabat seguru gozatzeko. Besteak beste, musukoa une oro jantzita eduki beharko da. Artelanak babesteko, aretoetan ezin da sartu ez aterkirik ez bizkar-zorrorik.

Neurri guztiak: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/gozatu-artea-segurtasu-osoz

×

En esta página, utilizamos cookies para aportarte una mejor experiencia de navegación y un servicio más personalizado. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso.
Puedes cambiar la configuración u obtener más información consultando nuestra Política de cookies