Guggenheim Bilbao Museoaren jarduerek Euskadiko ekonomian izandako eragina 2009. urtean
Sarrera
Guggenheim Bilbao Museoak 1998. urtean azterlan bat hasi zuen Euskal Autonomia Erkidegoaren, bertako turismo sektorearen eta, oro har, ekonomiaren eraldatzeari egin dion ekarpena zein den jakiteko; horretarako, urtero garatu eta aplikatu da eragin ekonomikoa neurtzeko metodologia jakin bat. Eredu horri jarraiki, Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioaren jarduerek eskualdeko ekonomian duten eragina ikertzen da, hots, BPGa sortzen, enplegua mantentzen eta zerga-bilketa gehitzen nola laguntzen duen.