Prentsa oharra

EiTBk Bilboko Guggenheim Bilbao museoarekin duen hitzarmena berritu du

2002an Bilboko Guggenheim Bilbao Museoarekin hartu zuen konpromisoari esker, Euskal Irrati Telebistak artea babesten jarraituko du.

Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak bi erakundeen arteko hitzarmena berritu dute astelehen honetan, urriaren 8an.

Euskal Irrati Telebista Guggenheim Bilbao Museoko Kide Korporatiboa da 2002az geroztik. Bost urtean behin erakundeek berritzen duten akordioari esker, EiTB Taldeko hedabideak artearen babesle dira eta Bilboko Museoaren jardunaren jarraipen informatibo handia egiten dute.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.