Datozen astelehenetan, martxoak 26 eta apirilak 2, Pazko astelehena, zabalik egongo da Guggenheim Bilbao Museoa ezohiko moduan —astelehenetan itxita egoten baita—, 2018ko Aste Santuak dakarren eskari turistikoa asetze aldera.
Museora datozenek Artea eta espazioa; Henri Michaux: beste aldea eta Esther Ferrer. Elkarri lotutako guneak, aldi baterako erakusketak bisitazeko aukera izango dute.
Bestalde, Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak biltzen dituen erakusketa iraunkorra ere izango dira ikusgai, Michael Snow artistaren (Zirkuito itxia) bideoinstalazioaz ere gozatzeko aukera egongo da.