Daniel Buren artistak bertatik bertara egiaztatu du Arcos Rojos / Arku Gorriak lanaren itxura berritua, Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrenaren baitan gauzatutako kontserbazio-proiektu handinahiaren ondoren. Lana goitik behera birfabrikatu da: artista frantsesak erabilitako kolore gorri biziko panel fenolikoen estaldura eta banda beltz ezagunen metakrilatoak ordeztu dira, bai eta LED bidezko argiztapen-sistema berria instalatu ere, betiere jatorrizko programazio-sekuentziak mantenduta. Arcos Rojos / Arku Gorriak lana Museoaren Hamargarren Urteurrena dela eta inauguratu zen eta hiriaren eitearen elementu ikoniko bilakatu da.
Prentsa oharra