Gaur, uztailak 26, ostegunarekin, Carlos Aguirregomezcortak, Coca-Cola European Partners Iberia-ren Iparraldeko Barrutiko Zuzendariak, eta Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusiak, bi erakundeen arteko kolaborazio-hitzarmenaren berrikuntza sinatu dute.
Coca-Cola European Partners Iberia erakundeak 20 urte daramatza Guggenheim Bilbao Museoa babesten: bai haren jarduera orokorra, baita Museoaren Lagunentzako Ateak Zabalik Jardunaldia edo Museoarekin elkarlanean aritzen diren enpresa eta erakundeen omenezko Urteko Gala ere.
Hitzarmen honek indartu egiten du Coca-Cola European Partners Iberiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren artean dagoen harremana, datozen urteei begira.